2018(e)ko martxoaren 22(a), osteguna

AZOKA SOLIDARIOA



Familia agurgarria:
Irurako Ikastolako  seigarren mailako ikasleok 2. hiruhilabete honetako proiektua AZOKA SOLIDARIO bat egitea da, bertan ateratzen den dirua Pausoka Elkarteari laguntzeko bideratuko dugu. 
Alde batetik, martxoaren 26, 27 eta 28an atseden orduan, PINTXOAK jarriko ditugu salgai (bizkotxo, patata tortila eta fruta brotxetak) edonorentzat. Pintxoen prezioa 1,5€ izango da eta parte hartu nahi duen ikasleak berak ekarri beharko du dirua egun horietan.
Bestetik, martxoaren 27an, asteartean, arratsaldeko 15:30 - 17:00 AZOKA jarriko dugu ikastola atarian, bertan, guk eginiko pultserak, etxetik ekarritako objetu kuttunak eta Pausokako zenbait material jarriko ditugu salgai.
 Zuen kolaborazioa eskertuko genuke, PAUSOKA ELKARTEAri laguntza txiki bat eskaintzeko.

Eskerrik asko eta agur bero bat.
LH6. MAILAKO IKASLEAK

LIBURU GOMENDAGARRIAK UDAN IRAKURTZEKO

VOLTAIRE KALEKO ABENTURAK P.D. Baccalario-A. Gatti Argitaletxea: Mezulari Pozoia kopan Ez da mago handirik hil behar Erretr...