2018(e)ko apirilaren 18(a), asteazkena

BARATZA

Atzo eguraldi ona egin zuela aprobetxatuz baratzara jaitsi ginen eta lurra txukuntzen aritu ginen. 
Lan handia egin genuen eta gustura ibili ginen!













2018(e)ko apirilaren 16(a), astelehena

PAGOETARA IRTEERA

Joan den ostiralean, Pagoetara egin genuen irteera Anoetako Ikastolako ikasleekin batera. 

Aiara iritsi ginen, eta bertan ibilbide bati ekin genion. Bidean zehar proba batzuk gainditu behar genituen dominak eskuratzen joateko. Euri piska bat egin bazigun ere, ederki pasa genuen eguna eta ekosistemaren inguruan gehiago jakinda itzuli ginen ikastolara.

Egin  KLIK argazki gehiago ikusteko:






XABI FERNANDEZEN BISITA

Xabi Fernandez egun batzuetarako etxera etorri dela aprobetxatuz, ikastolara gonbidatu dugu bere lanbidearen eta ibilbidearen inguruan hitz egitera. 

Oso interesgarria iruditu zaigu kontatutakoa, eta galderak egiteko tartea ere izan dugu. Pazientzia handiz erantzun dizkigu eta bitxikeria ugari kontatu dizkigu. Une atsegina igaro dugu!

Eskerrik asko Xabi eta zorte on!


2018(e)ko apirilaren 12(a), osteguna

Dakizuenez, ostiral honetan Pagoetara egingo dugu irteera. Horretarako, atzo bi gelak bildu ginen eta lanketa egin genuen. Egin beharreko ibilbidea ezagutu genuen, baita Iruratik Aiara egin beharreko bidea ere. Honekin batera, bertan dauden hainbat zuhaitz eta landare ere ezagutu genituen, baita hauen ezaugarriak ere. 

Hemen dituzue zenbait argazki:






2018(e)ko apirilaren 10(a), asteartea

ASTE SANTU OSTEKO DINAMIKAK


Atzo, oporretatik bueltan, dinamika ezberdinak egin genituen, adin ezberdinetako taldeak osatuaz.

EDERKI IBILI GINEN DENOK JOLASEAN, EGIN KLIK HEMEN ARGAZKIAK IKUSTEKO:


LIBURU GOMENDAGARRIAK UDAN IRAKURTZEKO

VOLTAIRE KALEKO ABENTURAK P.D. Baccalario-A. Gatti Argitaletxea: Mezulari Pozoia kopan Ez da mago handirik hil behar Erretr...